XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3 HIZTEGIA OSATZEKO IDEIAK ETA HELDUTOKIAK AURKITZENOrain arte jarritako adibideetan ikusi ahal izan duzunez, era askotako gaiak erabiltzen dira; izan ere, bistan da, edozein hitz desegin eta berregin baitaiteke. Hori horrela izanik ere, laguntzak eman nahian, saiatu egingo gara zenbait truko multzotan jartzen.
9. Pertsona eta leku-izenak hartu ahal dira gogoetagai.
- Amaia: Ama izateko paradan egon baina lortu ez duen emakumea.
- Baiona: Iparraldeko hiriburu bikaina
- Girona Antso azkarra izan zenak oso gustuko ei zuen Katalunia. Ziurrenera askotan joango zen bertako
- Imanol Farias: Purozale amorratua den aktore ezaguna.
- Lopez: Lo ere egiten ez zuen lehen pertsonaren abizena.
- Portugal: Antza denez, Kolon Ameriketara heldu baino lehen euskaldunak bertara iritsita zeuden eta etxera bueltatzerakoan portu batean eskala egiteko ohitura omen zuten. Ziurrenerra askotan portua aurkitu ezinean suertatuko zirenez lainoa zela-eta,
- Rotterdam: Dirudienez, hitz hau bertan errota asko zegoelako sortu zen. Jendeak
- San Nijolas: Ludopaten zaindaria.
Saia zaitez ahalik eta modurik barregarrienean ondoko pertsona eta lekuen definizioa ematen:
- Bart-ze-lo-ona: / - Donostia: / - Getharria: / - Holanda: / - Oletxaro: